

ZIG gelaren blogak
ZIG gelako ikasleen bloga
Ameli ordezkuarekin egindako errezetak
Author: zig
Asteartean erozketak egitea joan giñen lehenengo Daniela eta Ameli frutategira joan ziren eta ni bitartean kooperatibara joan nintzen.Gero dena erositakuan sukaldatzera joan giñen.
Oilasko bularrak patata frigituarekin
Osagaiak
- 2 bular
- Ogi birrindua
- 3edo 4patata
- olioa
- gatza
Elaborazioa
-
Patatak zuritu eta garbitu.
- Patatak zatitu eta gatza bota.
- Patatak frijitu.
- Haragitegian bularrak xerrak eginda eskatu.
- Bularrei gatz piskat bota.
- Bularrak ogi birrindutik pasatu.
- Frijitu.
* Lehenengo patatak frijitu, horrela patatak frijitzeko erabili den olioa aprobetxatu daiteke bularrak frijitzeko.
Bananazko batidua
Osagaiak(6 pertsonentzat)
- 6 banana.
- Esne litro bat.
- Azukrea(6edo 7 goilarakada)
- Esnegaina.
Elaborazioa:
- Platanoak zuritu eta zatitu.
- Bol batean bota platanoak zatituta, esnea,esnegaina eta azukrea.
- Batidoratik pasatu.
- Frigorifikoan sartu jan arte.
read comments (1)bigarren eguneko menua
Author: zig
Bigarren egunian erosketak egitera joan giñen bazkaria prestatzeko ni kooperatibara joan nintzen eta Ameli eta Daniela bitartian frutadendara joan ziren erostera.
Eta bazkaltzeko hau egin genuen
LEHENENGO PLATERA:ENTSALADA MISTOA
OSAGAIAK: (4PERTSONENTZAT)
- Letxuga bat
- Bi tomate
- Hegaluze oliotan(bi lata txiki)
- Tipula
- Olibak
- Olioa
- Ozpina
- Gatza
ELABORAZIOA:
- Garbitu eta zatitu letxuga.
- Zatitu tipula eraztun finetan.
- Ireki hegaluze latak eta xukatu.
- Ireki olibak eta xukatu.
- Ebaki tomatea xerretan.
- Banatu osagai guztiak fuente batean txukun kokatuz.
- Prestatu ozpin-olio bat ondoko proportzioak erabiliz:
- Ozpin koilarakada bat, 3goilara olioz eta gatza apur bat.
- Bota ozpin-olioa entsalada gainetik eta ON EGIN!
HARAGIZKO KANELOIAK
OSAGAIAK: (6PERTSONENTZAT)
- Kaneloi –pasta(24 lamina inguruan)
- Haragi txikitua1/2kg
- Tipula bat
- Tomate frigitua
- Olioa
- Gazta birrindua
- Betxamela:
- Gurina
- Irina
- Esnea
- Gatza
ELABORAZIOA:
- Kaneloi pasta egosi (10 minutu inguruan)
- Pasta,ur hotzatik pasatu eta zapi garbi baten gainean kokatu, ura kentzeko.
- Tipula txikitu eta olioan poliki-poliki egin.
- Tipula egina dagoenean haragia bota ondo egin arte.
- Tomatearekin ondo nahastu.
- Masa honekin, kaneloiak bete.
- Kaneloiak labean sartzeko fuente batean kokatu.
- Betxamela egin:
- Gurina gurtu.
- Irina bota eta gurinarekin batera utzi apurtxo bategiten.
- Esnea bota eta bueltak eten gabe eman grumoak ez ateratzeko.
- Gatza bota.
- Betxamela fin-fina ateratzeko behar duen esnea bota behar zaio.
- Betxamela, kaneloi gainetik bota.
10.Gatza birrindua bota eta labean sartu gratinatzeko.
MAZEDONIA
OSAGAIAK(6 PERTSONENTZAT)
- Hiru platano
- Hiru kiwi
- 4 laranja
- Hiru madari
- Bi sagar
- Melokotoi bat
ELABORAZIOA:
- Laranjekin zukua egin.
- Beste fruituak zuritu.
- Fruituekin zati txikiak egin.
- Zukua gainetik bota eta ondo nahastu.
Behar baldin bada azukrea bota.
lehenengo eguna
Author: zig
Sukaldaritza tailerra daukagunean, geuk errezetak aukeratzen ditugu. Ondo ulertu ondoren, erosketak egiteko zerrenda egiten dugu, aurrekontua kalkulatu, herriko dendetan erosketak egitera joaten gara eta gero gure sukaldean pentsatutako gauza goxoak prestatu eta jan. Kontabilitatea ere egiten dugu.
Irailean,klaseak goizez bakarrik direnez, ez gara sukaldean bazkaltzen geratuko. Urritik aurrera, asteartero institutoan bazkaltzen geratuko gara, aurten errezeta gozo berriak prestatzen saiatuz.
Norbaitek errezeta gozoren bat badauka blogen zintzilikatu dezake. Guk ere noizbehinka berdin egingo dugu.
Irailean, nahiz eta bazkaltzen ez geratu, aprobetxatu dugu pintxoak edo garaiko produktuak enbotatzeko, adibidez, tomatea enbotatu dugu, horrela, urtean zehar behar badugu, potea ireki eta tomate naturala prest jateko izango dugu. Oso erreza da egitea, animatu egiten. Errezeta eta gure argazki batzuk tomatea egiten bidaltzen dizuet.
TOMATE ENBOTATUA:
OSAGAIAK:
- 5 kilo tomate
- 2 kilo tipula
- Piper berde kilo bat.
- Olioa
.
ELABORAZIOA:
1. Kristalezko poteak ondo garbitu.
2. Tipula eta piper berdea zatitu.
3. Kazola batean, olioa bota eta hor piperrak eta tipula utzi egosten poliki-poliki egiten.
4. Bitartean tomatea garbitu, eta zatitu.
5. Tipula eta piperrak erdi egina daudenean, tomatea bota eta utzi egosten poliki-poliki ura kontsumitu arte. Noizbehinka, egurrezko goilara batekin bueltak emanez tomatea ez erretzeko.
6. Tomatea, pure egiteko tresnatik pasatu, azala kentzeko.
7. Poteak bete eta ondo itxi.
8. Poteak “baño Marian” sartu 30 minutu inguruan irakiten utzi.
ANIMATU EGITEN!!!! Ea ondo ateratzen zaizuen!!!
IZERDITAN TOMATEA PASATZEN!!!
MEREZI DU EZTA?
Blogaren berri gehiago dugunean kontatuko dizuet.
Kaixo mundua!
Author: zig
Welcome to Zuazola – Larraña Institutua Blogak. This is your first post. Edit or delete it, then start blogging!

