Robert Schumann

Robert Schumann ( 1810eko ekainaren 8 jaio eta 1856eko uztailaren 29 hil) alemaniako konpositore ezagun  eta  XIX. Mendeko musikari famatuenetako bat izan zen. Bere obra guztietan pasioa, naturalitatea eta tragedia adierazten ditu. 7 urterekin konposatu zituen bere lehen piezak. 14 urterekin Mendelsohnn eta Schubert ziren bere gustuko musikariak. 1828an Leipzigera joan zen zuzenbide-ikasketak egitera baina urtebeteren buruan ikasketak alde batera utzi eta musikan zentratu zen.

Zoritxarrez, 1830ean bere eskumako eskuan lesio gogor bat jasan zuen eta pianoa jotzeari utzi eta guztiz zentratu zen musikaren konposizioan. Friedric Wieckek asko lagundu zion pedagogo musikala baitzen( Roberten emaztea izango zenaren aita da). Konposizioan pianorako obrak sinfoniak eta kamarako musika konposatu zituen eta bere irakasle onenetako bat Heinrich Dorn izan zen, Leipzigeko operako zuzendaria. Honekin ikasten ari zela, Hamleti buruzko obra bat asmatzea pentsatu zuen.

Konpositore lanarekin batera, beste lan bateri ekin zion, kritiko musikalari. Bere kritika ezagunena,seguraski, Chopini egin ziona izan zen Allgemeine musikalische Zeitung lanarengatik. Bere gaitasunik handiena, dudarik gabe, musika eta literatura lotzea zen.Robert Clara Wieck-ekin ezkondu zen 1839an eta 8 seme izan zituzten. 1843. urtean Leizpigeko konserbatorioa ireki zuten eta Robert piano eta konposizio irakasle izendatu zuten.

1854ean bere buruaz beste egiten saiatu zen Rin ibaira botatzen baina suhitzaileak garaiz iritsi ziren eta salbatu egin zuten, hala ere, arazo mentalak zituen eta eritegi batean sartu zuten. 1856ean hil zen sifilis(transimisio sexualeko gaixotasun kronikoa) baten ondorioz. Bonn-eko hilerrian lurperatu zuten geroago, bere emazte Clara ere.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Hector Berlioz

Bere musikalan garantzitsuena:

“Béatrice et Bénédict”

musikari frantsesa zen, erromantizismoaren ikurretako bat alegia. Bere lanikezagunena Sinfonia fantastikoa da.

Hector La Côte-Saint-Andrén jaio zen, Lyon eta Grenoble artean. Bere aita mediku ateoa zen eta bere semea medikua izatea gura zuen. Horregatik, Hector Parisera bidali zuen medikuntza ikas zezan. Disekzio prozesuek Hector izutzen zuten eta hori dela eta, medikuntza ikasketak alde batera utzi zituen, bere aitaren borondatearen aurka, eta horren ordez musika ikasi zuen. Parisko kontserbatorioan konposizioa eta opera ikasi zituen.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

JOHANN STRAUSS II

Johann Strauss II

Johann Strauss II

Johann Strauss II.a Vienan jaio zen 1825eko urriaren 25ean. Musika klasikoko konposatzaile austriarra izan zen. Bere anaiak, Josef eta Eduard konposatzaileak izan ziren baina ez zuten Johann Strauss-en ospea lortu.
Bere aitak ez zuen semea musikari izaterik nahi, eta, horregatik aitarengandik ezkutuan ikasi zuen biolina jotzen. Aitak familia utzi zuenean hasi zen bere karrera musikal erabatekoa, 17 urte zituela. 19 urterekin lehen aldiz orkestra bat zuzendu zuen jendaurrean. Bere aita hil zenean bere jarraitzaileak aitaren orkestrarekin elkartu zituen.
Orain bere obretako baten bideoa ikusi ahalko duzue:

Die Fledermaus Overture

Europan zehar hainbat itzuli egin zituen bere musika ezagutzera emanez. 1876an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen lehen aldiz, bere lanak jotzera. Bereziki balsak konposatuz egin zen famatu; horien artean ezagunena Danubio Urdina (1867) da, baina baita beste batzuk ere, hala nola Enperadorearen balsa (1889) edo Austriar herrietako enarak (1865) besteak beste.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS
 Page 3 of 3 « 1  2  3