Johannes Brahms
Johannes Brahms (Hanburgo, 1833ko
maiatzaren 7a – Viena, 1897ko apirilaren 3) musika erromantikoko konpositore alemaniarra izan zen.
Hanburgon jaio zen. Aita kontrabaxu-jole izan zen. Hark irakatsi zizkion bere lehenengo musika jakinbideak. Laster nabaritu zitzaion pianojole ona zela, eta gaztetik, familiaren gastuak ordaintzen zituen restauranteetan, baretan, baita burdeletan ere pianoa jotzen, era berean klaseak ere ematen zituen.
Brahms-ek piano errezitaldi publikoak eskaini zituen, baina ez zuen nahi besteko arrakastarik izan. Nahiz eta onarpen eskasa izan, gero bere bi “Pianoko kontzertuak” obren estreinuan berak joko zituen. Konposaketari ekin zion, baina bere obrek ez zuten publikoaren interesa erakarri. 1853ean kontzertu bira bat hasi zuen orduko musikari famatu batekin. Bere bidaian Franz Liszt eta 
Robert Schumann ezagutzeko aukera izan zuen. Azken hau, konpositore ez ezik musika aldizkari famatu baten editore ere bazen, eta kritikaren nahiz enpresarien interesa erakarri zuen Brahms gaztearen lanak aipatuz. Aipamen honi esker hasi zen Brahms konpositore ezagun eta preziatu bilakatzen.
Robert Schumann-i esker, Brahmsek Roberten emaztea ezagutu zuen Klara Shuman, orduko pianojole ezaguna. Bere lagun handia egin zen, harreman hau maitasun platonikora heldu zela uste zen.






Oso ondo dago lan hau!!! ez dauka akats ortografikorik eta oso ondo dago azalduta!!
oso lan ona,originala eta innteresgarria da
oso lan ona,originala eta interesgarria da
Oso testu interesgarria da eta itzulpena ondo dago egina. Baina, akats ortografiko batzuk ditu eta luzeegia da. Orokorrean asko gustatu zait.