STRAUSS

Johann Strauss

Danubio urdina – Urte berriko kontzertua

Bideoan ikusten den bezala Danubio urdina izeneko kanta entzuten da. Johann Strauss konposatutako kanta da eta urtero urtero Vienako Orkesta nagusian jotzen da besteak beste.

Vienako Orkestra Filarmonikoaren Urte berri eguneko kontzertua, urte berri egunean, Vienan izaten den kontzertu bat da. Mundu osoan zehar transmititua izaten da, 1.000.000.000 pertsona inguruko ikusleria batentzako 54 herrialdetan.

Musikverein, urtero Vienako Orkestra Filamonikoak egiten duen urte berriko kontzertua jotzen den lekua da argazkiko musika etxe hau.

Orkestrak jotzen duen musika, Strauss familiarena da batipat Johann Strauss I.a, Johann Strauss II.a, Josef Strauss eta Eduard Straussena Musikverein kontzertugela apaintzen duten loreak, Italiako Liguria eskualdeko San Remo hiriak eginiko urteroko oparia dira.

Kontzertua beti amaitzen da ohiko programatik kanpoko hainbat musikalan joz. Musikariek, orduan, Urte Berri zoriontsu bat opatzen dute eta Danubio Urdina, Johann Strauss II.ak idatzia eta Radetzki Martxa, Johann Strauss I.ak idatziarekin amaitzen da kontzertua. Azken lan hontan, publikoak, konpasaren martxa txalo bidez jarraitzen du, eta zuzendaria eurengana itzultzen da, zuzentzeko, orkestra zuzendu ordez. Azken urteetan, behin baino ez da hautsi ohitura: 2005ean. Urte hontan, eta 2004ko Indiar Ozeanoko Itsasikararen biktimenganako begiruneagatik, kontzertua Danubio Urdina valsarekin amaitu zen.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • Twitter
  • RSS

Una Respuesta en “STRAUSS”

  1. Irati(e)k dio:

    Oso ondo dago eginda lana, oso originala da.

Dejar un Comentario

*