JOHANN STRAUSS II
Johann Strauss II

Johann Strauss II.a Vienan jaio zen 1825eko urriaren 25ean. Musika klasikoko konposatzaile austriarra izan zen. Bere anaiak, Josef eta Eduard konposatzaileak izan ziren baina ez zuten Johann Strauss-en ospea lortu.
Bere aitak ez zuen semea musikari izaterik nahi, eta, horregatik aitarengandik ezkutuan ikasi zuen biolina jotzen. Aitak familia utzi zuenean hasi zen bere karrera musikal erabatekoa, 17 urte zituela. 19 urterekin lehen aldiz orkestra bat zuzendu zuen jendaurrean. Bere aita hil zenean bere jarraitzaileak aitaren orkestrarekin elkartu zituen.
Orain bere obretako baten bideoa ikusi ahalko duzue:
Europan zehar hainbat itzuli egin zituen bere musika ezagutzera emanez. 1876an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen lehen aldiz, bere lanak jotzera. Bereziki balsak konposatuz egin zen famatu; horien artean ezagunena Danubio Urdina (1867) da, baina baita beste batzuk ere, hala nola Enperadorearen balsa (1889) edo Austriar herrietako enarak (1865) besteak beste.





