HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK
1- CNC lengoaien funtzio bereizgarriak txirbil-harroketa, konformazio eta prozedura berezien bidezko mekanizazio-lanekin erlazionatzea, betiere hauei loturiko kodeak identifikatuz.
2- CNC programetan erabiltzen diren transmisio-sistemak eta informazioa biltegiratzeko sistemak azaltzea.
3- Lanak kodifikatzea eta argibideen sekuentzia ordenatuak egituratzea, planoa eta prozesua abiapuntu izanik.
4- Programaren sintaxia egiaztatzea.
5- Makinan programa kargatzea.
6- Simulatzea eta akatsak antzematea, akatsak zuzendu eta ahal den guztia optimizatuz.
EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
Harrera.
CNCen sistema operatiboak – Funtzionatzeko moduak, editoreak, taulak, komunikazioak, parametroak.
Zenbaki kontrolezko makinen atal eta tresneria desberdinak.
I CNC makinetan piezak, osagaiak eta erremintak muntatzerakoan kontuan izan behar diren arauak eta ezaugarriak.
Lehen mailako mantenimendua behar duten elementuak eta mantenimendu horren arrazoiak edo zergatiak CNC makinetan.
Jatorriak: helburua eta ezartzeko modua.
Iruzkinak: erabilera eta formatoa
Ibilbideak: motak eta kodifikazioa.
Abiadurak: motak, norabideak eta aplikazioa.
Aurrerapenak: motak, helburua eta aplikazioa.
Zikloak: helburua, berariazko ezaugarriak, kodifikazioa.
Funtzio osagarriak: helburua, funtzionamenduaren printzipioa eta kodifikazioa.
Konpentsazioa: ebaketa-konpentsazioa, luzera-konpentsazioa (zuzentzaileak, luzerak eta abar), helburua, CNCaren kalkuluetan duten eragina eta kodifikazioa.
Erreminten aldaketa: kodifikazioa eta eraginak.
Programak sartzea: eskuz, modu periferikoan eta DNC moduan.
CNC makina-erremintetako elementu eta aginduen eta hauek egiten dituzten funtzioen eta ukitzen dituzten mekanizazio-parametroen arteko erlazioak.
Mekanizazioan maiztasun handienarekin gertatzen diren anomaliak.
METODOLOGIA
Esku liburuaz baliatuz, gelan batzutan, arbelean eta transparentzia bitartez beste batzutan gaiak azaltzen dira. Jarraian ariketak proposatzen dira; CNCko kasuan programak editatuz eta simulatuz eta batzutan piezak mekanizatuz. Programak inprimatu. Erreminten erreglaia.
BALIABIDEAK
Programazio eta eragiketa Fagor 8.050M eta 8.050T esku liburuak.
Programazio ariketa esku liburua.
WinUnisoft simuladorearen esku liburua.
Autocad.
CNCko gela PCekin horniturik programak editatzeko eta simulatzeko.
Fresadora, mekanizatu zentroa eta torno didaktikoak, PCrekin konektaturik.
Arbela.
Transparentzia retroproiektorea.
Ipresora.
Tornoak
Kontrol tresnak, neurgailuak; Kalibreak, Mikrometroak ata.
