Pape Sow, Baskoniako jokalaria, biriketako tromboembolismoak jota dago. Joan den ostiralean ingresatu zuten; eta atzo komunikatu zuten denboraldi osoa galduko duela. Honenbestez, baskoniak hiru barruko jokalari eta erdi (Bjelica) ditu datozen partidutarako, nahiz eta Ivanovic- ek ez zuen asko erabiltzen senegaldarra. Baina benetan notizia txarra izan da baskoniar guztientzat.

Aste honetan Osasunak irabazi egin du etxean Racingen aurkako partidan 3-1. Kike Sola, Nekounam eta Sorianok sartu zituzten hiru golak. Santanderrekoak ez zuten nahikoa izan Rosenberg-en golarekin irabazteko. Gero eta hobe dabil Iruñako taldea; izan ere, orain hamairugarren doaz.

Arrate ez dabil batere fin asobaql ligan. Aurreko jardunaldian Naturhouse La Riojaren aurka 23-26 galdu zuten Eibarren. 8 puntu soilik ez ditu eta 14. postuan jarraitzen du Toledo Balonmanoren aurretik (7 puntu ditu).

Aste honetako ACB liga ez da izan euskaldunena. Izan ere, hiru taldeek galdu egin dute, guztiek kanpoan jokatuz. Baskoniak Fuenlabradan 84-68, GBC-k Valladolid-en 90-73 eta BBB-k Malagan 92-72. Honenbestez, Baskonia eta Bilbao Basket laugarren kokatzen dra, eta Lagun Aro GBC haalaugarren. Horra hor hiru partida penagarri hauen zenbait irudi:

Gaur eguerdian talde gipuzkoarrak ezin izan dio eutsi Estudiantesen aurkako norgehiagokari. Partidua 88-81 bukatu da madrildarren alde. Nahiz eta Albert Mirallesek izugarrizko partidua egin, Caner- Medley bikainari ezin izan dio eutsi defentsan Pablo Lasoren gizonek.

Aurtengo Lagun Aro- Caja Laboral derbian ere Baskonia izan da nagusi 80-83. Partidako protagonista argia aspaldian agertu gabeko Andy Panko izan da, 30 puntuko balorazioarekin (jardunaldiko onena). Barac-ek ezin izan du jolastu izan, baina taldean sartu berriko Esteban Batista eta Pape Sow-k (16 errebote) ongi bete dute bere eginbeharrekoa. Zoritxarrez, Domen Lorbek -ek bihurritua egin du orkatilean. Fernando San Emeteriok ere ezin izan du pertida bukatu izan, bizkarreko arazo batzuengatik.

Abenduaren 5ean Esteban Batista Uruguaidarrak Fuenlabrada-ko taldea utzi zuen Caja Laboralera joateko. Gaur Lagun Aro-ren eta Cala Laboral-en arteko neurketan Dusko Ivanovic-ek 20 minutu eman dizkio Estebani taldearen konfidantza irabazteko. Estebanek bere lana ederki egin du 10 puntu lortu eta 3 asistentzia lortu ditu eta. Gainera, 7 puntutako balorazioa lortu du Donostian. Batistak ACB-ko 2. balorazio orokor onena du ( Fernando San Ementerio-ren atzetik)

Azken jardunaldi hontan arratek 2 puntuak atzean utzi ditu berriro ere. Alser Puerto Saguntok ez zuen etsi eta horregatik 21-26 galdu zuten eibartarrek.

Pape Sow Dakartarrak Baskoniarekin jokatzeko sinatu du. Momentuz hilabete baterako bakarrik da kontratua, baina agian luzatu daiteke. NBA(Toronto Raptors), Euroligan(Arman Jeans eta Prokom) eta ACB-n (Meridiano Alicante) esperientzia du pibotak. Jokalari honek 2,08m neurtzen du, eta, esan bezala, pibot moduan jokatzen du.

Aurreko igandean errealak Gijon-era bidaiatu zuen 3 punturen bila. 90 minutu luze igaro ondoren, hainbeste beharreko 3 puntuak eskuratu zituzten donostiarrek. Hala ere, bederatzigarren jarraitzen dute Sevillaren atzetik. Indarra emateko bere himnoa jarriko dugu animoak emateko. AUPA ERREALA!
<a href="“>