Podiumera igotako hirurek Giro borobila egin dutelakoan nago. Cotadorrek hiru asteko lasterketetan nekez kale egiten duela erakutsi du, beste behin –sei daramatza dagoeneko, oraindik ere ez badakigu ere klenbuterolaren arazoagatik iazko Tourrari eutsiko dion edo kenduko dioten. Scarponiren lana itzalean geratu da, baina urtetik urtera koskak igotzen ari da, eta soilik Contador izan du aurretik. Nibali ere zailtzen ari da. Joan den urtean bezala podiumera igo da; Italiako zaleek, nola ez ba, maglia arrosaren lehian Contadorrengandik gertuago ikusi nahi zuten, baina marrazoak onena eman du.

Podiumaren atarian Gadret geratu da. Frantziarra ezusteko handienetakoa izan da. Hiru asteko lasterketetan ondo moldatzen dela erakutsi izan du aurretik, ezer baldin bada erregularra delako, baina Giroan etapa etxeratu eta laugarren sailkatu da. Eta Rodriguez ere erregularra da. Kataluniarra joan den denboraldia arte morrontza lanetan aritu zen batik bat. Iaz, Tourrean eta Vueltan lehen hamarren artean amaitu zuen eta Giroan, bosgarren. Hiru asteko lasterketa batean podiumera igotzea ginga polita izango litzateke bere ibilbidea borobiltzeko. Kreuzigerrek, hark ere erregulartasunari eutsi eginda, seigarren bukatu du.

23 talde izango dira parte hartzen aspaldiko Girorik gogorrenean. Paperaren gainean behintzat hala dirudi. Talde bakoitza 9 txirrindularirekin arituko da eta Italiaren Batasunaren 150. urteurrena dela eta, Italiako txapelduna den Viscontik 151 dortsala eraman beharrean 150a eramangodu. Farnese Vini – Neri Sottoli taldean, beraz, ez da 159 dortsalik izango; ez pentsatu 8 txirrindularirekin arituko denik talde italiarra.Guztira 207 txirrindulari izango dira lehian 3.524,5 kilometrotako luzera duen 2011ko Giro honetan.
Euskaldunei dagokionez parte hartuko duten bakarrak Euskaltel-Euskadikoak izango dira.

Gainontzeko taldeetan aritzen diren euskaldunik ez da izango aurtengo Giroan. Honezkero jakingo duzuen bezala, bederatzikoa Igor Anton taldeburuak, Daniel Sesma, Miguel Minguez, Iñaki Isasi, Pierre Cazaux, Javier Aramendia, Jorge Azanza, Juanjo Oroz eta Mikel Nievek osatzen dute.

Italiako Giroa irabaz dezaketen txirrindularien izenak emateko garaian, Nibali italiarra eta Contador espainiarra aipatu behar nahita ez. Izan ere, italiarrak podiuma zapaldu zuen
iaz eta Espainiako Vuelta etxeratu zuen. Contadorri dagokionez, 2008an irabazi zuen Italiako itzulia. Azken urteetan biek erakutsi dute hiru asteko itzulietan oso ondo moldatzen direla.

Euskaltel-Euskadi taldea, iaz bezala, ez da esku hutsik joango etxeko itzulitik. Sanchezek irabazi du Arraten. Movistar taldeko Tondok erronka bota du Arrateko maldetan, baina haren atzetik zihoan bederatzikoteak harrapatu du azken kilometroetan. Larunbateko erlojupekora 10 ziklista iritsiko dira 10 segundoren bueltan, ostiraleko etapan inork ezustekorik ematen ez badu behintzat.
Duarte kolonbiarrak bota du lehen suziria Arraten –zale andana elkartu da-. Hura harrapatuta Franck Schleckek eta Tondok jo dute aurrera eta baita zulotxoa ireki ere. Tondok erritmoa azkartu eta Schleck atzean utzi du ustekabean. Kataluniarrak 10 bat segundoko abantaila polita pilatu du, baina haren atzetik zetozenek, lasterketako ziklista indartsuenek, ezer ezean utzi dute alde hori. Vinokourovek gaur ere borrokarako grina erakutsi du, eta RadioShackek euste lana egin du, batik bat. Sanchezek ondo baino hobeto ezagutzen du Arrateko ailegaera –iaz nagusitu zen- eta azken bihurgunean aurreneko postuan sartuta gailendu da.

Atzokoan Kiriyenka jo zion erronka tropelari eta garaipena lortu zuen. Gaurkoan Vinokourov izan da antzera tropelari erronka jo eta gailendu zaiona. Erakustaldi bikaina kazakhstandar beteranoak emandakoa! Astanak garaipena behar zuen (urteko bigarrena gaurkoa) eta lortu du taldeko liderrak.
Gaurkoan esprinta espero zen. Izen nagusiak Gavazzi eta Freire ziren. Nire inguruko batek ere Martensen izena ere aipatze zidan. Kontuak kontu mugimendua izan dela etapan zehar Zuiara iritsi artean. Izen nagusien artean Tony Martin izan da. Bazirudien dagoeneko lasterketatik kanpo zegoela baina eguneko lehen ihesaldian sartu da nahiz eta bertan behera geratu den.Freire berak ere hala ikusten zuela uste dut izan ere helmugan bere emaztea eta bi semeak baitziren maillotak soinean. Baina ez da hala izan. Rabobank ez da gauza izan Vinokouroven azken eraso hori bertan behera uzteko.

Zumarragako etapa bukaerako aldapatzarrak zerbait argitu zigun: Martin eta Leipheimer jokoz kanpo geratu ziren. Lekunberrin bukatutakoak, ordea, ez du pistarik eman. Movistar taldeko Kiryienkak eraman du etapa Azpirozeko jaitsieran ihes eginda. Larunbatean, ozta-ozta ihes egin zion garaipenak Lizarran, baina gaur bai, gaur inork ezin izan du harrapatu. Bestalde, Kloden lider da.Azpiroz izan da eguneko azken aldapa, eta gorantz Geoxeko Duarte kolonbiarrak gatza eta piperra jarri dizkio lasterketari. Erasoa jo eta haren atzetik abiatu dira Kiryienka bera, Franck Schleck eta Horner. Gainera iritsitakoan jo du bielorusiarrak eta alde txikiarekin izan bada ere, besoak altxatu ahal izan ditu.

Tony Martin eta  Leipheimer izan dira nabarmen huts egin duten faborito nagusiak. Alemaniarra 9:55era helmugaratu da eta estatu batuarra 15 mintu baino gehiago galduz. Puritok bikain irabazi du etapa. Samuri gailendu zaio ia fotofinixean. Badirudi asturiarra azken metroetan pattal xamar dabilela; gogoan dugu nola Paris-Nizan Klodenek irabazi zion esprintean.
RadioShack bikain bere bi liderrak, Kloden eta Horner, aurrean sartuz. Horner izan da gainera Antiguako gainean erasoa jo duena eta tropela zatitu duena. Puritok, ordea, ondo eutsi dio iazko garaileari eta Samurekin batera hirukoa osatu dute. Kloden adi atzetik aurrera eginez eta podiumeko postuan helmugaratu da azkenik.
Shleck anaiekin zer gertatu den ez dago argi. Voigtek iheslariak harrapatzeko lan bikaina egin du eta bazirudien Leopard taldea osorik Frank garaipenera bideratzeko ari zela lanean, baina bai batak zein besteak, huts egin dute Antigua igotzerakoan.
Euskaldunei dagokienez azpimarratzekoa David Lopezen eta Beñat Intxausti lana. 7 eta 11. sailkatu dira biak hurrenez hurren. Iazko bigarren postua errepikatzeko moduan izan al daiteke Beñat?

Hasi da jadanik 2011-ko denboraldi hasierako aste bakarreko lasterketa handia, Tirreno Adriatico. Horaingoan, etapa bakoitzaren ezaugarri guztiak, txirrindulari garrantzitsuak… aztertuko ditugu gure blogean. Hasteko, hona hemen 2011-ko Tirreno Adriatiko osatzen duten 7 etapak:







Egunkari eta web gune askok esan dutenez, hamar pertsona iritsi dira aurtengo Tirreno Adriatikora besteak baino indartsuago, prestatuago eta irabazteko posibilitate gehiagorekin. Honako hauek dira hamar txirindulari bikain horiek:

Eguzkiaren Lasterketa da Paris-Nizaren ezizena, eta esan daiteke Tony Martinek (HTC) eguzkia ikusi duela berriro ere. Duela aste gutxi Portugaleko Algarveko itzulia irabazi zuen eta orain, Paris-Niza, sona handiko lasterketa. Mendiko etapa nagusian onenekin helmugaratu zen eta erlojupekoan egurra eman zien aurkari guztiei.

Paris-Nizan RadioSchackek bere burua nabarmen erakutsi du. Nagusia, Armstrong, etxean da erretiroa hartuta, baina taldea denboraldi hasiera bikaina egiten ari da. Markel Irizarrek Andaluziako Itzulia irabazi zuen duela aste batzuk, eta Paris eta Niza artekoan Klodenek etapa irabazi du eta bigarren postuan bukatu du.

Wiggins ingelesak, Martinek bezala, zaplasteko galanta hartu zuen joan den urteko Tourrean, podiuma buruan zuela. Sky-ko ziklistak hirugarren bukatu du Paris-Niza; podiuma zapaltzeak konfiantza emango dio, ziur, oso emaitza ona da. Euskaltel-Euskadi taldeak aste polita burutu du, errematatzea falta izan bazaio ere. Samuel Sanchez sailkapen nagusirako borrokan ibili da, bi etapatan bigarren helmugaratu da eta azken etapan ere ahalegindu da.

Hau duzue haurtengo frantziako lasterketak utzi digun lasterketa politenetako baten azken kilometroak:

Zortzi etapek osatuko dute lasterketa eta kontutan hartu beharko dugu aurtengoan prologorik ez dela izango.
-Lehen bi etapak erabat lauak dira, beraz, zalantza handirik gabe esan dezakegu esprinterrentzako etapak izango direla.
-Asteazkeneko etapari dagokionez zalantzak izan ditzakegu. Helmugatik 12 kilometrotara 2. mailako mendatetxo bat jarri dute eta beharbada zenbait talde esprinterrei etapa zapuzten saiatu daitezke.
-4. etapan, aldiz, gauzak zertxobait alda daitezkeela uste dut. Iheslarientzako aproposa izango da eta lasterketa irabazteko hautagai izango direnak aurrean beharko lukete.
-Osteguneko etapa bai, honek jada faboritoak gainontzekoengandik bereiziko ditu.
-Ostiralean erlojuaren kontrako saioa izango da. 27 kilometroko etapa nahiko laua izango da, espezialistentzat egokia.
-7. eta ekitaldiko azken aurreko etapan 1. mailako 2 mendate jarri dituzte.
-Azken etapa, Nizan jokatu ohi denak zeresan handia izan dezake.Etaparen azken 30 kilometroetan dauden 1. mailako bi mendateak, La Turbie eta Col d’Èze, erabakigarriak izan daitezke.

Beste behin ere zalaparta dugu txirrindularitza munduan. Oraingoan, “pinganillo” edo irrati emisoreen inguruko eztabaida da txirrindulari, talde, antolatzaile eta UCI bera berriro ere borrokan jarri dituena.
Batzuetan, lasterketako irratian, epaileek emititzen dute eta lasterketan doazen auto guztiek dituzte entzungailuak. Bertatik, lasterketaren gorabeherak eman ohi dituzte epaileek: lasterketa nola doan, buruan doazen dortsalak, azken orduko abisuak, denbora erreferentziak, txirrindulariren bat laguntza eske dagoela etab. Informazio hori ez dute zuzenean jasotzen txirrindulariek.Beste alde batetik, talde bakoitzak bere emisore izaten du eta txirrindulari bakoitzak entzungailu txiki bat (“pinganillo” famatua). Kasu honetan, talde bakoitzak frekuentzia desberdina erabiltzen du eta txirrindulariek, entzuteaz gain, euren zuzendariarekin hitz egin dezakete.

Aurten planteatzen dena, World Tour deitu dioten zirkuitutik kanpo taldeen emisoreak debekatzea da (azken urteetako Pro Tour lasterketak + 3 itzuli handiak + Pro Tour-etik kanpo zeuden klasiko handiak bakarrik salbatuko ziren). Soilik antolatzaile eta autoen artean mantenduko zen “Radio Tour” deritzona.

Pinganilloa
pinganilloa